Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/15

From Wikisource
Jump to navigation Jump to search
This page has been proofread.

HEMERETZIGARREN IRUDIA
XIX
Agustin bakarrik


AGUSTIN Hau diferentzia! Hauek jostatzen ederki beti kanpoan, eta Inazio, hauspoaren haizea bezala, beti barrenean. Edan dezagun bosgarrena, seigarrenari bidea erakusteko. (sartzera doala azaltzen da Praixku)

HOGEIGARREN IRUDIA.
XX
Agustin eta Praixku (hau dator piparekin; zahar patxadakoa.) (Ezker aldetik)


PRAIXKU Kaixo, gizon. Bagaude?

AGUSTIN Bai, aitona, bagaude.

PRAIXKU Ni ez naiz aitona.

AGUSTIN Ni ere ez gizona.

PRAIXKU Zer zara, bada, pertsona?

AGUSTIN Ez; mutilzaharra, Jaunari graziak.

PRAIXKU Ni bezala, orduan.

AGUSTIN Bai eta nahi ere, lagun zaharra. Kanpo onak al daude?

PRAIXKU Bai, bai; honenbestean kontentu gara.

AGUSTIN Orain sagardoa edatera, e?

PRAIXKU Ez, ez; gazteentzat sagardoa; nik edaten dut, baina nahiago dut goian ardo pixka bat edan arreba Terexari hitz bi eginaz; gainera ikusi dut gure etxe jabe on Juan honantz etortzen eta haren kondairak eta ipuinak aditzen ez gara behin ere aspertzen. Hain ona da!

AGUSTIN Baina baso bat sagardo edan eta igoko da.

PRAIXKU Ez, egia esaten dizut; nahiago dut baso bat sagardo baino bi baso ardo.

AGUSTIN Ez du Miserikordiako agureen antzik.

PRAIXKU Zer bada?

AGUSTIN Haiek baso bat sagardo eta bi baso ardo baino nahiago dute…

PRAIXKU Zer?

AGUSTIN Txopin bat ardo. Nik, berriz, sagardoari nahitasun gehiago diot.

PRAIXKU Bai; bakoitzak bere iritziak.

AGUSTIN Adi beza: sagardo saltzen dagoen neskatxa eder hori berorren iloba da, beraz?

PRAIXKU Bai; zergatik?

AGUSTIN Jakiteagatik.

PRAIXKU Gustu baduzu, igo zaitez gora nirekin.

AGUSTIN Ez, eskerrik asko.