Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/9

From Wikisource
Jump to navigation Jump to search
This page has been proofread.

itsasotik etorri eta arratsalde guztirako joan behar dugu.

INAZIO Honezkero Praixkuenekoekin pasa beharko dugu.

PEDRO Eskerrik asko, Jaunak; agur.

BIAK Agur, Pedro; ondo ibili.

INAZIO Goazemak gu ere beti hemen egon gabe, honezkero sagardoa hozten zagok.

AGUSTIN Ostu, zeinek, lapurrak?

INAZIO Beti igual; goazen, goazen. (joanaz)

AGUSTIN Eta han egingo diagu fondo; hara esan nik orain ondo. (joaten dira)


BEDERATZIGARREN IRUDIA
IX
On Juan (bakarrik; eskuan makilarekin irteten da bere etxetik.)

ON JUAN Aberatsak, bai!, aberatsak! Zertarako dut dirua? Nahiago nuke orain joan diren horien sasoia: Dirurik ez nuenean, nuen apetitu ona, ezin asea, inola bete ezina; eta orain dirua dudanean, ezertarako gogorik ez; hau mundu desberdina! Esan dezagun…, gauza guziak ez dira nonbait komeni, dirua ere borobil bat delarik, ez ditu bi alderdiak igualak. Zer egingo da, bada! Ezaguera badut eta hargatik dena pazientzian hartzen dut; Jaungoikoak denei dohain diferenteak bidali dizkigu: bati politasuna, besteari gizentasuna, beste askori ezaguera; hala niri eman dit pazientzia, eta kontentu naiz nire izaerarekin. Maria esne ekartzaileak esan didanez, haien etxean, Txintxuenean, sagardo guztiz ona saltzen jarri dute, eta nahiz ez edan, paseatuaz joango naiz. Hango usain goxoa adituaz eta jendea ikusiaz denbora hobeto atseginduko dut; gainera Maria egongo da sagardo saltzen, eta txuliatuko dut pixka bat: bera ere kontu eta tildeetarako oso grazia handikoa da; lastima litzateke asko moduko eskuetan erortzea horrelako arrosatxoa. Noan, noan, ttapa-ttapa, bazterrak ikusiaz, eguraldi ederra dago eta…

(joaten da, eta gortina kalea jasoaz agertzen da sagardotegia)