Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/6

From Wikisource
Jump to navigation Jump to search
This page has been proofread.

AGUSTIN Ez, halere ez banu hartzen, bizi naizen bitartean nahi nian esan.

INAZIO Denbora izango duk testigu, eta ni ere bai.

AGUSTIN Bai horixe; orain goazemak aldatzera eta gero hitz egingo diagu.

INAZIO Bai, hala duk, goazen orain… Gero hona bertara bilduko gaituk.

AGUSTIN Hik etxea hemen daukak; ni banoak nire etxera hemendik barrena.

INAZIO Hemendik barrena ez, hemendik kanpora.

AGUSTIN Bai, hala duk.

INAZIO Adio, Agustin, gero arte.

(Honetan azaltzen da Maria buruan otarra eta marmita zapi zuri tartean ageri duela. Agustin ondotik sartzen da belarriko zigarroa piztuaz.)

MARIA Egun on Jainkoak dizula. (azalduaz)

AGUSTIN Egun on zuri ere. Noan hemendik agudo aldatzera (joaten da)


HIRUGARREN IRUDIA.
III
Maria (bakarrik)

MARIA Honezkero berandu iritzirik egongo dira nire esne hartzaileak; izan ere, beti zerbait gertatzen zaigu bidean eta gaur, lagun baten zain berandutu egin zait. Noan, noan agudo nire eginkizunetara. Honantz sartzerakoan ikusi dut Inazio, bere etxera sartzen ari dela; beti bezala, hura begiratu txorrotxa egin didan zeharka gizajoak. Zer umila eta zer lotsatia den, ez du beste batzuen antzik… baina…! Jesus nirea! zer ari naiz ni denbora pasatzen hemen? On Juan nagusi ona zain egongo da eta noan, noan lehenbailehen. (Sartzen da On Juanen etxean)

LAUGARREN IRUDIA
II
Inazio (bakarrik; ondo jantzia)

INAZIO Hau ez da miseria? Nik bihotzean senti dudanaren nahitasunaren jabea ikusi dut hemen sartzen, eta bere ondoren nator korrokoia beitara bezala: beti hitz gozoren bat esan nahian nabil bakarrik aurkitzean; eta bakarrik geratzean, txipiroia baino bigunago jarri eta mututu egiten naiz zoragarri hari begira, baba