Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/22

From Wikisource
Jump to navigation Jump to search
This page has been proofread.

INAZIO (pozez) Jesus maitea, Mariatxo maitea, lagun zahar maitea, berok maiteak…

ANDRE TEREXA (leihotik) Zer da oihu horiekin? Txoratu egin al zarete, edo zer pasatzen da?

AGUSTIN Betor, betor, amona-gaia.

ANDRE T. Hor naiz berehalaxe.

ON JUAN (Pedrori) Ondo konpondu dira.

INAZIO Baina ikusten nagoen egia guztiak gezurra dela dirudi.

ON JUAN Kontentu zarete, e?

PEDRO Egon litezke.

AGUSTIN Erria kordela.

INAZIO Hau poza nirea! Esan iezadazu berriz eta berriz; ez naiz aseko entzutez, nire izar ederra.

MARIA Zurea naiz eta zuretzat izango naiz.

ANDRE TEREXA (etortzen da) Beraz, konpondu zarete?

AGUSTIN Konpondu? hautsiak al daude, bada?

ON JUAN Ea, aditu nire iritzia edo oraingo asmoa. Nola biak zareten nire ezagunak edo txit maiteak, ni izango naiz zuen apaidina, berori, andre Terexa, amaidina, eta zuek izango zarete testigu.

AGUSTIN Jauna, hauek ez dute testigu beharrik.

ANDRE TEREXA (Mariari) Orain kontentu izango zara?

INAZIO Nik harrapatzen ditudan arrainik goxoenak zuretzat izango dira, maite nirea.

AGUSTIN Errien banda! Noizbait garbi esango duk zerbait, lagun zaharra; eta lehenbizi izaten duzuen fruitua harra izaten bada…

DENAK Zer?

AGUSTIN Nik erakutsiko diot igeri; eta mielga izaten baldin bada…

DENAK Zer, zer?

AGUSTIN Nik botako dut putzura.

ANDRE TEREXA Gizona, txoratu egin al zara?

AGUSTIN Bai; ur gazitan bedeinkatzera, salitrea izan dezala.

INAZIO Horiek ikarak pasa ditudan! Aizak, Agustin: eta zein da bada hor goian dagoen ezkongaia eta erregaliak ekartzen dizkiona honi?

ON JUAN A!… Horren zeloak zenituen? Bada hori da… ezagutuko duzu agudo.

AGUSTIN Bai; deituko diot nik. (joaten da)

ANDRE TEREXA Zu zara, beraz, Inazio?

INAZIO Bai, andrea; zerbitzeko.

(Agustin eta Praixku azaltzen dira)

AGUSTIN Hona hemen.Topo egin dut; bazetorren behera.

INAZIO Hori al zen? Aitonen bat da hori.

MARIA Bai, nire osaba da.

INAZIO Orain konturatzen naiz zu maitatzea eta erregaliak ekartzea.

PRAIXKU Kontentu zarete, e? Horrela, horrela, urte askoan.