Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/21

From Wikisource
Jump to navigation Jump to search
This page has been proofread.

INAZIO Horrenbesteraino?

PEDRO Bai; zu ezagutzeko asmoak ere baditu. Poztu, Inazio, gauzak seguru jakinez gero, penak utzi egin behar dira.

INAZIO Ezin liteke hori izan.

ON JUAN Baietz, gizona.


HOGEITA ZAZPIGARREN IRUDIA
XXVII
Lehengoak, Agustin eta Maria (hau Agustinek eskutik helduta.)


AGUSTIN Hona hemen bera.

INAZIO (zeharka begiratuaz) Eta zer ederra den esker beltz hori!

AGUSTIN Maria, esan egia denen aurrean; ez al da egia gizongaia baduzula?

MARIA Bai eta bai.

INAZIO (jendeari) Goian dagoena izango da!

AGUSTIN Aditzen duk, Inazio? Esan berriz, Maria.

MARIA Baietz.

INAZIO Eta baietz esaten du!

ON JUAN Esango ez du, bada?

AGUSTIN Eta ez da egia asko maite duzula?

MARIA Berak ni baino gehiago.

INAZIO Faltsua! Etsaiarekin zaude infernuan eta ni jartzen nau purgatorioan!

AGUSTIN Ez al da egia, mutilak nahi badu, berehala ezkonduko zarela berarekin?

MARIA Bai pozik; horixe.

ON JUAN Aditzen duzu, Inazio?

PEDRO Arrazoi al genuen?

INAZIO Bai, entzun dut; baina ez dut sinisten.

MARIA Bihotzetik esaten dut, bada.

INAZIO Zuk bihotzetik? (jendeari) Honek ez du bihotzik; bestela kortxozkoa da.

AGUSTIN Eta nahi duk jakin zein den arrantza hau egiten duen suertosoa?

INAZIO Esan agudo, amuz zulatzen eduki gabe.

AGUSTIN Bada… hik gutxiena pentsatzen duana. Maria ekarzu bostekoa. (jendeari) Hau eskua, aingira baino leunagoa da! Eta hik (Inaziori) ere ekarzak bostekoa, horra biak itsasoko arrantza-obispoak elkartu; mutilzaharrek zerbaiterako balio dugu.

INAZIO (adiskide) Egia al da ikusten nagoen guzia?

MARIA Bai, Inazio, nire patroi handia.

AGUSTIN Hain egia, nola den itsasoa gazia?