Uso zuria
From Wikisource
- Izar batek zerutik
- klaritatez beterik
- Gauaz ere argitzen du
- beste ororen gainetik;
- dudatzen dut baduenentz
- mundu hontan parerik. (Bis)
- Izar haren begia
- hain da xarmangarria,
- koloreak xuri-gorri,
- perfekzionez betea,
- eria ere senda liro
- haren begitarteak. (Bis)
- Uso zuria errazu
- nora joaten zaren zu.
- Espainiako bortuak oro
- elurrez beteak dituzu;
- gaurko zure ostatu
- gure etxean baduzu. (Bis)
- Ez nau izutzen elurrak
- ez eta ere gau ilunak,
- maiteagatik pasa nitzake
- gauak eta egunak,
- gauak eta egunak,
- desertu eta oihanak. (Bis)
- Usoa eder airean
- ederrago mahainean.
- Zure parerik ez dut ikusi
- Espainia guztian
- ez eta ere Frantzian,
- eguzkiaren azpian. (Bis)