Lingua Vasconum Primitiae
From Wikisource
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE per Dominum Bernardum Dechepare Rectorem sancti michælis veteris.
Aduertant Impressor, & lectores quod z. nunquam ponitur pro m. Neque t. ante i. pronunciatur pro .c. Et vbi virgula ponitur sub .ç. hoc modo quod fit dum præponitur vocalibus a.o.u. Tunc .c. ponunciabitur paulo asperius quam .z. vt in ce.ci.
Erregeren aduokatu bidezko eta nobleari
birthute eta hon guziez konplituiari
bere iaun eta iabe Bernard Leheteri
bernard exeparekoak
haren zerbitzari xipiak
gogo honez gorainzi bake eta osagarri.
Zeren baskoak baitira abil animos eta jentil eta hetan izan baita eta baita szienzia guzietan lettratu handirik miraz nago iauna nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta skributan imeitera zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain. skribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik ezein reputazione bage eta berze nazione orok uste dute ezin deusere skriba daiteiela lengoaje hartan nola berze orok baitute skribatzen berian.
Eta zeren orai zuk iauna noble eta naturazkoak bezala baituzu estimatzen goratzen eta ohoratzen heuskara zuri neure iaun eta iabia bezala igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren iauna haiek ikhusirik eta korrejiturik plazer duzun bezala irudi bazautzu inprimi erazi dizazun eta zure eskutik orok dugun ioia ederra Inprimiturik heuskara orano izan eztena eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek berzek bezala duten bere lengoajian skribuz zerbait doktrina eta plazer harzeko solaz egiteko kantatzeko eta denbora igaraiteko materia eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligato giren guziak jeinkoari othoiz egitera dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia. Amen.
__________
DOKTRINA KRISTIANA
Munduian den gizon orok behar luke pensatu Iangoikoak nola duien batbedera formatu Bere irudi propiara gure arima kreatu Memoriaz borondatez endelgiaz goarnitu.
Ezein iaunek eztu nahi muthil gaixtoa eduki Ez pagatu soldatarik zerbizatu gaberik Iangoikua ari duzu hala hala gureki Gloriarik ez emanen hongi egin gaberik
Muthilek gure zerbizutan deramate urthia Soldata apphur bategatik harzen pena handia Iangoikoak behar luke guk bezanbat balia Zerbizatu behar dugu emaitekoz gloria.
Ogirik eztakusat bilzen hazi erein gaberik Nork zer hazi erein bilzen dizi komunki Obra honak ukhenen du goalardona frangoki Bai etare bekhatuiak punizione segurki.
Zeren ieinkoa egun oroz ongi ari baizaigu Guk ere hala behar dugu harzaz unsa orhitu Gure hatse eta fina hura dela pensatu Goiz et arrats orhituki haren izena laudatu.
Arratsian
Arratsian ezitian gomendadi ieinkoari Eta othoi begirezan peril guzietarik Gero irazar adinian orhit adi bertarik Zenbait ere orazione erraitera debotki.
Goizian
Albadagik ioan adi elizara goizian Ieinkoari han gomenda bere exe sainduian Han sarzian pensa ezak aizinian nor duian Norekila minzo izan han agoen artian.
Ilherrian
Hilez unsa orhit adi ilherrian sarzian Hi nolako ziradela bizi ziren artian Hek bezala hil behar duk eta ez iakin orduia Othoi egik ieinkoari deien barkamenduia.
Batheiarria
Elizara izanian so egik bateiarrira Pensa ezak han duiala rezebitu fedia Ieinkoaren grazia eta saluazeko bidia Hari egin albaiteza lehen ezaguzia.
Gorpuz sainduia
Bertan gero so albaitegi non den gorpuz sainduia Pensa ezak hura dela hire saluazalia Adorezak debozionez eta galde grazia Azken finian eman diazan rezebize dignia.
Kuruzea
Kruzifika ikhus eta orhit adi orduian Nola izan redemitu haren odol sainduiaz Hark erio haritu dik hiri leian bizia Pensa ezak nola eman hari bere ordia.
Andredona Maria
Andere hona den lekhura ailxa izak begiak Mundu oro eztakidik hura bezain balia Ieinkoaren hurranena hura diagok glorian Graziak oro bere eskuian nahi duien orduian.
O andere gloriosa eta ama eztia zutan dago bekhatoren speranza guzia Ni zugana niatorkezu bekhatore handia Arimaren saluazera zu zakiztan balia.
Sainduier
Sainduier ere egin ezak heure ezaguzia Singularki nortan baituk heure debozionia Zein sainduren besta daten orhit egun berian Eta noren izenetan fundatu den eliza Orhituki othoi egin dakizkian balia
Orazione igandeko
Miserikordiaz bethe ziraden iaun eztia Othoi enzun iazadazu neure orazionia Bizi nizan artian eta erioko phunduian zuk idazu othoi oso neure endelgamenduia Alteratu gabetarik zure fede sainduian Gauzen unsa egiteko neure azken finian.
Eta orduian zuk idazu indar eta gratia Bekatuiez ukheiteko bide dudan doluia Perfektuki egiteko neure konfesionia Neure bekhatuiez oroz dudan barkhamenduia Bai digneki errezebi zure gorpuz sainduia Baietare behar diren berze sagramenduiak.
Etsai gaiza jinen baita tentazera orduian Nontik engana niroien bere arte guziaz Othoi iauna enguztazu lagun zure sainduiak Enetsaiak benzi enazan neure azken finian.
Ene arima orduian har othoi zure glorian Nola baita redemitu zure odol sainduiaz Eta nik han dakusadan zure begitartia Eta sainduieki lauda zure majestatia
Goiz etarrastz egiten duk buluz eta beztizia Gorpuzaren zerbizutan barazkari afaria Arimaren saluazeko ieinkoaren ohorian Ezaiala othoi neke gauza hoien egitia Egun oroz ezin bada aste oroz igandian
Gure artian haur dakusat itsutarzum handia Nola dugun zerbizazen hanbat gure etsaia Iangoikua deskonozi gure saluazalia Eta orok ezaguzen dela bidegabia
Anhiz jendez miraz nago neure buruiaz lehenik Nola gauden mundu huneki hain borthizki iosirik Hanbat jende dakuskula hunek enganaturik Oranokoak igorritu oro buluzkorririk Eta eztute gerokoek hantik eskapazerik
Personoro hil denian hirur zathi egiten Gorpuzori ustelzera lur hozian egoizten Unharzuna ahaidiek bertan dute partizen Arima gaixoa dabilela norat ahal dagien Hain biaje bortizian konpainia faltazen.
Orhituki igandian behar dugu pensatu Zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu Orhit eta ieinkoari barkhamendu eskatu Atorra nola arimere aste oroz garbitu.
Bi pundutan diagozu gure gauza guzia Hongi egin badazagu segur parabizuia Bekhatutan hil dadina bertan komdenatuia Berze biderik ezin date hobenari begira.
Ehonere eztakusat bain laxo den arzainik Otsoa henzen eztuienik bere ardietarik Gure arimaz kargo dugu iangoikuak emanik Nola gobernazen dugun batbederak so begi Kondu hersi behar dugu harzaz eman segurki Nori baitu bere odolaz karioki erosi Hala zinets eztazana dauke enganaturik.
Kontenplatu behar dugu pasione sainduia Eta sendi bihozian haren pena handia Nola zagoen kuruzian oro zauriz bethia Huin eskuiak izaturik eta buluzkorria
Ohoineki urkaturik nola gaizkigilia Eta arhanzez koroaturik mundu ororen iabia Haren gorpuz prezioso eta delikatuia Gaizki eskarniaturik kta zathikatuia.
Elas orduian nola zagoen haren arima tristia Haren ama maitia eta mundu ororen habia Pena hetan ekusteaz bere seme maitia Eta hilzen begietan mundu ororen bizia.
Biozian diraustazu gertuz ama eztia zure orduko doloriak eta bihoz zauriak Begiez nola zenakusan zure iabe handia Orotarik lariola odol preziatuia Hek nigatik ziradela ari nuzu khonduia.
Orhit adi nola duian egin anhiz bekhatu Heien kausaz meretsitu anhizetan hondatu Bere miserikordiaz nola huien guardatu Eta dolu ukhen baduk bertan oro barkhatu Eta agian hik eginen bertan berriz bekhatu.
Orhit adi iengoikoaren majestate handiaz Zeruia lurra ixasoa daduzala eskuian Saluazia damnazia erioa eta bizia Estendizen orotara haren potestatia Ezi eskapa bari ehor dauginian manuia.
Mundu honetan badirogu batak berzia engana Bana berzian egiatik batbedera ioanen da Nor nolako izan giren orduian ageriko da Egin erran pensatuiak ageriko guziak.
Orhit adi ieinkoaren iustizia handiaz Nola orok behar dugun eman khondu hersia Egin oroz rezebitu gure meretsituia Erioa dauginian baita haren mezuia.
Ordu hartan afer date hari apellazia Hark ehori eztemaio oren baten epphia Ezetare estimazen xipia ez handia Batbederak egarriko orduian bere hatsia.
Orduian zer eginen dut gaixo bekhataria Arartekoak faltaturen kontra iuje handia Abokazen eztakike ehork haren gortian Ogen oro publikoki agerturen orduian.
Elas othoi orok egin orai penitenzia Behar orduian eztukegu gero agian aizina Anhiz iende enganatu doa luzamenduiaz Seguraturik ehork eztu egun baten bizia.
Gu girade egun oroz herioaren azpian Behar dugu prest eduki gure gauza guzia Gure gauzez ordenatu oso giren artian Gero eztugun egiteko hezaz azken finian Arimaz aski egiteko badukegu orduian.
Pensa othoi nola gauden bi bideren erdian Salua bano damnazeko perileko punduian Ehor fida eztadila othoi banitatian Sainduiak eziraden sarthu banitatez glorian.
Elas othoi hunat beha bekhatore guzia Bekhatuiaz damnazen du iangoikuak munduia Zeren hanbat bekatutan deramagu bizia Eta guhaurk gure faltaz galzen gure buruia.
Arzain orok bilzen ditu Irdiak arratsaldian Lekhu honerat eramaiten eguraldi gaizian Batbederak pensa beza arimaren gainian Nola saluaturen duen hura bere finian.
Bekhatorek ifernuian dute pena handia Pena handi izigarri ezein pausu gabia Sekulakoz egon behar hango sugar bizian zuhur denak hara eztohen egin penitenzia.
Harmak erioaren kontra
Erioa iaugiten da guti uste denian Eta agian ez emanen konfesione epphia Hirur gauza albaditu ehork ere egiaz Nola ere hil baitadi doha saluamenduian.
Lehen egia
O iaun hona aitorzen dut bekhatore nizala Eta gaizki egitiaz ogen handi dudala Nik baizitut offensatu bide eztudan bezala Dolu dizit eta damu zure kontra eginaz.
Bigarren egia
O iaun hona gogo dizit oren present honetan Goardazeko bekhaturik bizi nizan artian Othoi iauna zuk idazu indar eta grazia Gogo honetan irauteko neure bizi guzian.
Heren egia
O iaun hona gogo dizit garizuma denian Egiazki egiteko neure konfesionia Bai etare konplizeko didan penitenzia Othoi iauna zuk konfirma ene borondatia.
Eta hoiek egiazki ehork hala ezpaditu Albailiaki duda gabe ezin dateiela salbu Bere bekhatuiak oro baditu ere konfesatu Eta hala zinhets beza nahi eztenak enganatu.
Apezek ez apezpikuk ez etare aitasainduk Absoluazen halakoaren ezein bothererik eztu Iangoikua bethiere bihozera so diagozu Guhaurk bano segurago gure gogua diakutsu Gogua gabe hura baitan hizak oro afer tuzu
Regla ezak egun oroz onsa heure etxia Eure gauza guzietan emak dilijenzia Eta eure trabailuia duian penitenzia Iangoikua lauda ezak gauza ororen buruian.
Honekila albaiteza bethiere konuersa Gaixtoeki ezin aite gaizki bezi probexa Berzer egin eztazala nahi ezukeiena Ez etare falta ere hiaurk nahi duiana Lege honi segi bedi salbu nahi duiena.
Hamar manamenduiak
Adorezak iangoiko bat onhestz oroz gainetik Haren izena ez iura kausa gabe banoki Igandiak eta bestak sanktifika debotki Aita eta ama ohora izak bizi izan luzeki Ehor erho eztazala ez etare gaizetsi Nork beria baiezila emazterik ez hunki Berzerena eztazala ebatsi ez eduki Fama gaizik eztemala lagunari falsuki Berzen emazte alabak ez desira gaixtoki Ezetare unhasuna lekot bedi iustoki.
Manamenduiak hoiek dira iangoikuak emanik Hok begira dizagula salua giten hegatik.
Iudizio jenerala
Iudizio jeneralaz nola orhit eztira Bekatutan bizi dira bethi bere aisira Egun hartan gal ezkiten aizinetik begira Han orduian eztukegu ehork ere aizina Harzaz unsa orhitzia zuhurzia handi da
Arma arma mundu oro iudizio handira Zeru eta lur ororen kreadore handia Munduiaren iuiazera rigoroski heldu da Nola gauden apphaindurik bat bederak begira.
Manamendu igorten du mundu guzietarik Jende oro bat dakion iosafaten bildurik Ehonere ehorere eskapatu gaberik. Zeru eta lur guzia daude ikharaturik.
Erioa manazen du ezein falta gaberik Hilak oro dakazela aizinera bizirik Hantik harat eztukela bothererik iagoitik Mundu oro iarriren da bi lekutan hersirik Glorian ezpa ifernuian ezta eskapazerik.
Manazen du ifernuia andi eta bortizki Han direnak igorizan luzamendu gaberik Arima eta gorpuzetan nahi tuiela ikusi Eta emanen daraiela zer baitute merezi.
Jende honak onsa pensa iuje hunen gainian Nola duien guzietan potestate handia Erioan ifernuian zeru eta lurrian Zeren dabil haren kontra bada bekhatoria.
Gure artian haur dakusat itsutarzun handia Nola dugun zerbizazen hanbat gure etsaia Iangoikoa deskonozi gure saluazalia Eta orok ezaguzen dela bidegabia.
Harren bier emanen du sentenzia pizuia Elgarreki pena diten ifernuko garrian Sekulako suian eta ezein pausu gabian Orok othoi onsa pensa zer den irabazia.
Egundano ezta izan ez izanen iagoitik Iudizio hain handirik ez etare borthizix Sortu eta sorzekoak hilez gero pizturik Orok hara behar dute eskusatu gaberik.
Anhiz gauza behar dira iudizio handian Iujeak duien potestate parte ororen gainian Demandantak erran dezan bere kausa egiaz Baietare defendentak bere defensionia Porogatu datenian nork dukeien zuzena Sentenziaz eman dezan iujiak nori beria.
Egun hartan iuje date mundu ororen iabia Baitu ororen gainian potestate handia Akusari bera date eta konzienzia Bekhatu oro publikoki ageriko orduian.
Bekhatoren kontra date orduian mundu guzia Zeren duten ofenditu haien kreazalia Ordu hartan ixil dauke triste bekhatoria Orotarik zerraturik daude pausu guziak.
Iuje iauna iraturik egonen da gainetik Irestera apphaindurik ifernuia azpitik Etsai gaiza akusazen ezkerreko aldetik Bekatuiak eskuinetik minzaturen publiki Hire kontra heben gituk ihaurorrek eginik Gaizkienik kontra date konzienza barnetik.
Estalzeko ez izanen ehonere lekhurik Agerzera nork eginen ordu hartan bathirik Mundu oro egonen da haien kontra Iarririk Sainduak ere ordu hartan oro egonen ixilik Iujeak ere ez enzunen ezein ere othoik Egun harzaz orhit giten othoi hara gaberik.
Non dirate egun hartan hebengo iaun erregiak Duke konde markes zaldun eta berze iaun nobliak Eta haien armadako gizon sendoen balentiak ordu hartan baliako guti haien potenziak.
Iurista eta theologo poeta eta doktoriak Prokurador aduokatu iuje eta notariak Ordu hartan ageriko klarki haien maliziak Eta guti baliako kautela eta parleriak.
Aitasaindu kardenale apphez eta prelatuiak Berez eta ardioroz eman behar han konduia Egun hartan handiena izanen da erratuia Eta bardin iuiaturen bandia eta xipia.
Afer date egun hartan hari apellazia Ehonere eztazagu iaunik bere gainian Malizia gaizi zaika eta maite egia Elas othoi orok egin orai penitenzia Egun hartan gero eztugun egiteko handia.
Seinaliak jinen dira aizinetik tristerik Elementak ebiliren oro tribulaturik Iguzkia ilhargia odoletan ezinik Ixasoa samurturik goiti eta beheiti Hango arrainak iziturik ebiliren ialgirik.
Eta lurra izigarri oro ikharaturik zuhamuiek dakartela odolezko izerdi Tenpestatez igorziriz aire oro samurrik Mendi eta harri oro elgar zatikaturik Mundu oro iarriren da suiak arrasaturik.
Iuje iaunak manaturen bera iaugin gaberik Gauza oro tsahu dezan behin suiak lehenik Satsu eta kirats oro dohen mundu guzitik Eta hala iarriren da lur guzia errerik.
Tronpeta da minzaturen munduguzietarik Hilak oro iaiki huna zuien hobietarik Arima eta gorpuzetan oro bertan pizturik Orok hara behar dugu eskusatu gaberik.
Iustu oro iganen da hertan goiti airian Eta egonen eskoinetik iujearen aldean Bekatoreak dolorezki sugarrian lurrian Hariketa danzuteno sentenzia gainian.
Dagoenian jende oro aizinian bildurik Iauginen da rigoroski sainduieki zerutik Iosafaten egonen da airian gora iarririk Bekatorer eginen du arrangura handirik Haren hizak ezarriren oro erdiraturik.
Hartu nahi zuienian pasione saindua Haren kontra jin zenian armaturik jendia Hiz huts batez iziturik egozitu lurrian Iuiazera dauginian majestate handian Nola eztu lotsaturen ordu hartan munduia.
Erranen du bekatorer dolorezki orduian Nizaz ezineten orhit bizi zinetenian Hanbat ongi nik eginik zuier zuien mendian Esker honbat ukhen eztut zuieganik bizian.
Zer ere hon baituzuie oro dira eniak Gorpuz eta hon guziak baietare arimak zuiendako egin ditut lurra eta zeruiak Iguzkia ilhargia eta fruktu guziak.
Suiak bero hurak tsahu hats harzeko airia Ainguruiak zuien goarda ararteko sainduiak zuiegatik ezarri dut gero neure bizia Hoiegatik orogatik zer da zuien pagia.
Ikusirik anhizetan beharrian pobria Eri gose egarria eta buluzkorria Ene izenian anhizetan galdeginik limosna zuiek ukhen baituzuie hezaz guti ansia.
Bai erhoki konplazitu ene kontra etsaia Demonio haragia baietare munduia Orai dela zuiendako maradizionia Ifernuko suia eta iagoitiko nekia Eta zuien konpainia demonio guzia.
Ezta anhiz luzaturen etsekuzionia Bertan date irekiren lurra oren berian Su hareki iretsiren oro bere barnian Haur izanen bekatoren undar irabazia.
Elas nola izanen den heben damu handia Damu handi izigarri remedio gabia Hanbat iende sekulakoz damnaturen denian O iaun huna zuk gizazu othoi hantik begira.
Beretara izuliren ditu gero begiak Goazen oro elgarreki ene adiskidiak Bethi eta sekulakoz gauden ene glorian Desir oro konpliturik alegria handian.
Hantik harat ezta izanen bi erretatu baiezi Damnatuiak ifernuian bethi dolorereki Saluatuiak ieinkoareki bethi alegeraki Iangoikuak dagiela gure partia hoieki.
Zeruia ezta ebiliren hantik harat iagoitik Iguzkia egonen da orienten geldirik Ilhargia ozidenten begiz begi iarririk Egun honek iraunen du eben eta iagoitik Alabana ez izanen heben gauza bizirik.
O iaun hona zu zirade gure kreazalia Bekatore bagirere oro gira zuriak Gure faltaz gal eztadin othoi zure egina Bekaturik garbizazu othoi gure arimak.
Baldin erideiten bada gutan falta handia Are duzu handiago zutan pietatia zuretarik giren othoi egiguzu grazia zure ama anderia dakigula balia.
Orazionia
Abe maria anderia grazia oroz bethia Ieinkoaren ama birjen berak ordenatuia Zeru eta lur ororen erregina dignia Bekhatoren aduokata eta konfortaria.
Ni zugana niatorkezu bekatore handia Karioki othoizera zu zakiztan balia Digne ezpaniz aipazera zure izen sainduia Ez jitera aizinera zeren bainiz satsuia.
Miserikordiaz bethe ziren andere handia Enazazula othoi iraiz eta ez menosprezia zuk gibela badidazu elas ama eztia Ordu hartan diakusazut galdu neure buruia.
Hanbat nuzu gauza orotan ni berthute gabia Oren oroz bekatutan nabilena galduia Eta bethi erratiua nola ardi itsuia Mundu hunek haragiak bethi enganatuia.
Zu baizira grazia ororen ama eta iturburuia Berthute eta hon guzien thesorera handia Egundano bekatutan makulatu gabia Berthutetan segizeko egidazu grazia.
Zutan dago bekatoren remedio guzia Speranza osagarri eta saluamenduia zuk gibela demazuna nola baita galduia zure gomenduian dena halaber da salbuia.
Ieinkoak zuri eman dizi potestate handia Haren ama ziren gero ama ere maitia Zeru eta lur orotan duzun hanbat balia Zer zuk galde baitagizu den konplitu guzia.
Eta zure eskutik duten berze orok grazia Eta salua zuk dezazun zuri gomendatuia O andere exzelente ezein pare gabia Saluatuietarik nizan egidazu grazia.
Zuri gomendazen nuzu hila eta bizia Neure gorpuz eta arima eta dudan guzia Othoi behar orduietan ku zakizat balia Eta othoi zuk goberna ene bizi guzia.
Eta irabaz ieinkoaganik indar eta grazia Bekatuiez egiteko unsa penitenzia Eta gero berthutetan deramadan bizia Eta egin gauza orotan haren borondatia.
Begira othoi meskabutik ene gorpuz pobria Bekatutan hil eznadin egidazu grazia Sekulakos damnaturik enoian galduia Bana zure eskutik dudan saluazeko bidia.
Eta gero dauginian ene eriozia Arimaren partizeko oren izigarria Ordu hartan behar baitut eman kondu hersia Egin oroz rezebitu neure meretsituia.
Eta ez iakin lehen gaoian non daten ostatuia Ez etare zu ezpazira nor dakidan balia Ordu hartan hel zakizat othoi ama eztia Ararteko leial eta neure aiutaria.
Othoi zure gomenduian har arima tristia Ordu hartan io eztezan ifernuko bidia zure seme iaunareki egidazu bakia Bekatuiak barkhaturik didan parabizuia
Eta nik han dakusadan zure begitartia Eta sainduieki lauda haren majestatia zeren unsa orhit ziten nizaz ama eztia Gogo honez erranen dut zuri abe maria. Orazione haur derrana andredona maria othoi gomendatu duzun bila eta bizia.
__________
AMOROSEN GAZTIGIA
Berzek berzerik gogoan eta nik andredona maria Andre bona dakigula guzior othoi balia
Amorosak nahi nuke honat beha balite Hon lizaten gaztigurik agian enzun liroite Amore bat hautazeko konseilu bat nekeie Balinetan sekulakoz gogoan sar balekie.
Nihaurk ere ukhen dizit zeinbait ere amore Bana bantik eztut ukhen probexurik batere Anhiz pena arima gal hanera eta neuriere Amoretan plazer baten mila dira dolore.
Amoretan othe date leial denik batere Hiz ederrez ezpa ioiaz mutha eztadin huraere Hoben uste duienori anhizetan traidore Hobena date gaizenik arimaren berere
Bekhatuzko amoria bethi date traidore Erioa dauginian egia zogeri date Hartu duten plazer oro orduian iragan date Bekatuia geldizen da penazeko gero ere Anhiz plazer ukhen badu anhiz behar dolore.
Amore bat nahi nuke liadutanik egia Bizi eta hilez gero hain lakidan balia Zerbizatu nahi nuke halakoa bizian Heben labur bizia da iagoitikoz berzia.
Mundu oro iraganik ez eriden berzerik Ieinkoaren ama hona grazia oroz betherik Haren amore izateko ezta ehor dignerik Unsa zerbiza dazagun maite gitu bertarik.
Amoriak bano dira harzaz berze guziak Behar handien denian faltaturen berziak Uste bano lehen gira hilzen bekhatoriak Hark aiuta ezpagiza nola giren galduiak.
Andre hona har dazagun orok gure amore Berze oro uzi eta egin hari ohore Hala egin badazagu ohoratu girate. Berzegatik hura gabe oro galdu girade.
Ieinkoaz landan mundu orok eztu hanbat balia Zeruia lurra ixasoa haren peko guzia Orotara hedazen du behar bada eskuia Bera handi izan arren preziazen xipia Halakoa uzi eta non dukegu berzia.
Berze amoreak baten bezi eztirade perestu Nork beria berziari eztu nahi partitu Ama birjen gloriosa hanbat bada konplitu Ororenzat bera baita leial dela abastu.
Amorosek badagite behin bere nahia Handiago jiten zaie berze nahikaria Ezi ukhen behinere bere konplimenduia Bethi peitu deramate bere mende guzia Emazte eta gizon orok har amore maria Eta orori baitekegu berak konplimenduia.
Andre honak ukhen dizi ederretan grazia Ehork hura gaixteriaz ezin lezan inbia Bana bistaz hilzen zuien nahikari satsuia Figuraren ekhustiaz dakikezu egia.
Ixasoan hur guzia zeruietan izarra Oihanetan izalori lur guzian belharra Egunari iguzkia gau belzari ilhuna Lehen faltaturen dira ezi hura gugana Balinetan egiazki gu bagaude hargana.
Zeren bada erho gira gaixo bekhatariak Andre leial honegana goazen othoi guziak Elas othoi aribira berze amore falsuiak Harekila segur dugu behar dugun guzia.
Elas amoros gaixoa hire enganatuia Erhogoatan badaramak eure mende guzia Ene andere graziosa ezpadakik balia Bai bizian bai hilian bethi oha galduia.
Denbora duian artian egik ahal hongia Erioa dauginian miraz dukek orduia Orduian ere nahi baduk onsa ialgi dagia Onsa hari gomendadi nik diosat egia Finian ere eztik uzten hark galzera beria Orduian ere bere eskuian dik grazia guzia.
Mundu honek anhiz jende enganatu darama Iagoitikoz bizi ustez haren sehi dabilza Guti uste duienian ehor uzi darama Erho iokhatuia date hartan fida dadina.
Nihaur ere ebili niz anhizetan erhorik Gaoaz eta egunaz ere hozik eta berorik Loa galdu pena aski bana ez arimagatik Orai oro nahi nuke liren ieinkoagatik.
Ni bezala anhiz duzu halakorik munduian Mende oro dohatenik bethi banaglorian Ohart giten buruiari denbora den artian Andre honak har gizake gomendutan agian Hanbat bada graziosa ama ororen gainian Jin dadinik eztu uzten hartu gabe grazian
Kulpa gabe ehor ezta haur da segur egia Bekhatuiaz damnazen du iangoikoak munduia Bekhaturik ezta izan zutan andre handia Ararteko zakizkula digun barkhamenduia.
Bekatoren saluazeko ieinkoak egin zinduzen Bere buruia egin dizi iuje iustiziaren zu miserikordiaren refujio zinaden Nola berak iustizian ezin salua lizake zure miserikordiaz remedia litezen Balinetan egiazki zugana jin balite.
Egundano ezta izan ez izanen iagoitik Bekhatore hain andirik ezetare satsurik Bere bidian iaugin bada zuri gomendaturik Ukhen eztuien barkhamendu zure amorekatik Ez galdu da ez galduren zure gomendukorik zuri gomendazen gira bilik eta bizirik.
Berze emaztiak ama dira zenbait haurto xipiren Eta gero obororik punzela ezin dirate zu anderia ama zira birjinarik ieinkoaren Eta geroz erregina zeru eta lurraren.
Ieinkoa iaun den gauza ororen zu zirade andere Arrazoin da mundu orok dagien zuri ohore Ezi hala ari zauku Ihesu kristo bera ere zuk bezanbat dignitate mundu orok eztuke.
O anderia ezin date ehor zure bardinik Gainekorik zuk eztuzu ieinko beraz berzerik Ieinko ezten berze oro dago zure azpitik Ieinkoaren ama zira mundu oroz gainetik.
Mundu orok eztu egin zuk bezanbat hargatik Orogatik bano oboro hark ere daidi zugatik Bere ama ezin uzi obeditu gaberik Othoi grazia egiguzu giren zuienetarik.
Unsa zuk har banenzazu gomendutan gogotik Ezin damna naindeiela zinesten dut segurki Anhiz begiratu duzu galduren zenetarik Niri ere hel zakizat othoi galdu gaberik.
Ehonere gaizik ezta zuk khen eztirozunik Ez etare hontasunik zure eskuian eztenik Denbora eta lekhu orotan ezin duda gaberik Graziak oro zure eskuian iangoikoak emanik.
Nahi duiena hala duke amak semiaganik Seme honak anhiz daidi amaren amorekatik Gure natura haritu du zutan amoraturik Iangoikoa ezarri duzu gure anaieturik.
Haren eta gure ororen ama zira dignerik Amak eztu sofrizeko semen artian gerlarik Samurturik badakutsu gure gaizkiegatik Ororen ama zira eta bake gizaku bertarik.
Orai egiten diraden gaizki handiegatik Ieinkoak ondatu zukeien lur guzia engoitik Balinetan zu ezpazina ararteko gugatik Oro soszengazen gitu zure othoiegatik
Gu gaixtoak izan arren ezten zutan faltarik Fin honera hel gizazu giren salbuietarik.
Ama eztia nik badagit zure kontra faltarik zuk gaztiga eta dreza nazazu othoi bertarik Elas norat ihes naidi zu neure ama uzirik Neuretako eztazagut zu nolako amarik.
__________
EMAZTEN FABORE
Emaztiak ez gaiz erran ene amorekatik Gizonek uzi balizate elaidite faltarik.
Anhiz gizon ari bada andrez gaizki erraiten Arhizki eta desoneski baitituzte aipazen Ixilika egoitia ederrago lizate Andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite Haiez hongi erraitea onestago lizate Emazteak zerengatik gaiz erranen dirate Handi eta xipi oro haietarik girade.
Balentia sinplea da andren gaiz erraitea Bat gaiz erran nahi badu oro bardin sarzea Ixil ladin nahi nuke halako den guzia Damu gaizik emazteak hari eman dithia
Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu Bera eta berze oro nontik ginaden sorthu Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu Amagatik andre oro behar luke goratu
Gizonaren probexuko emaztia bethi da Oro behin haietarik sorzen gira mundura Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
Haren eskuz osoan behar soinera eta iatera Eri denian andre gabe galdu gizon egurra Hil badadi hura nola nor doake gainera Ordu oroz behar tugu ezta heben zer duda
Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik Ez gizona ez exia behinere tsahurik Exian den gauza oro gaizki erreglaturik Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
Emaztiak eztut enzun lehen gizona iaukirik Bana gizonak emaztia bethiere lehenik Gaixteria ialgiten da bethi gizonetarik Zeren bada daraukate emaztiari hogenik.
Bertuteak behar luke gizonetan handiago Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago Mila gizon gazxtorik da emazte batendako Gizon baten mila andre bere fedean dago.
Hek gizoner beha balite elizate bat honik Eztiroute deuskai denik uzi iauki gaberik Bana anhiz emazte da eskapazen zaienik Anderetan zeren baita bertutea hobenik.
Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona Bana bera zoraturik andriari darraika Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana Zein gizonek andriari emaiten du ogena.
Ieinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik Zerutika iaitsi zedin harzaz amoraturik Emaztiak ezarri du gure anaieturik Andre oro laudazeko haren amorekatik.
Irudi zait emaztia dela gauza eztia Donario guzietan guziz gauza emia Gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia Harzaz gaizki erraitia bilania handia.
Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk Beso biak zabaldurik dago errendaturik Gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik.
Io badeza dardoaz ere gorpuzaren erditik Ainguruiak bano oboro ez larrake gaizkirik Bana dardoa ematurik zauriere sendoturik Bere graziaz ezarteintu elgarreki baketurik.
Nor da gizon modorroa harzaz orhit eztena Eta gero halakoa gaizerraiten duiena Ezta gizon naturazko hala egiten duiena Zeren eztu ezaguzen hala hongi egina.
__________
EZKONDUIEN KOPLAK
Iangoikoa edetazu berzerena gogotik Bera kaptiba da eta ni gathibu hargatik.
Ni gathibu nadukana kaptiba da berzeren Ene dixak hala egin du ni gathibu bigaren Gogo honez ikaneniz bizi baniz bataren Bana borxaz baiezila ez iagoitik berziaren.
Berzerena har dazanak beretako amore Oborotan ukhenen du plazer bano dolore Bazarriak bekhan eta beldurreki dirate Guti uste dutenian gaiza bertan sor daite.
Honestea berzerena erhogoa handi da Plazer baten ukhenen du anhiz malenkonia Begiez ikus ezin minza han dakusat nekia Beriareki dazanian enetako aizia.
Perileki baiezila ezin noake hargana Eta agian, hark orduian ezpaituke aizina Badu ere beldur date bertan doha harzara Nik nahien dudanian berzex besoan daraza.
Alhor hartan hel badakit ereitera hazia Eta ene bada ere lastoa eta bihia Ez bat ori ahal duket ezetare berzia Lan eginaz esker gaixto galdu irabazia Berzerenzat geldizen da ene zuzenbidia Agian gero alabareki ezkonduko semia.
Amoria ehork ere eztu nahi partitu Nik eztakit berziak bana ni ari niz bekhatu Beriareki ekhustiaz hain hain noha penatu Hek dostetan ni neketan orduian errabiatu
Jelosiak eztizaket nik gaiz erran sekulan Maite nuiena nahi enuke ehork hunki liazadan Berzerenaz izanuzu amoros lekhu batetan Beriagana jelosturik desesperazer ninzan.
Amoria ezin zenzuz ezin daite goberna Anhizetan honesten du guti behar duiena Arnoak bano gaizkiago ordi diro persona Sarri estaka berant laxa hark hazeman dezana.
Amoria itsu da eta eztazagu zuzena Eztu uste berzerik dela lekot maite duiena Suiak bano gaizkiago erra diro gizona Ixasoak ez iraungi eraxeki dadina.
__________
AMOROS SEKRETUGI DENA
Andre eder jentil batek bihoza deraut ebatsi Harzaz orhit nadinian deusere ezin iretsi Nik hura nola nahi nuke hark banenza onhetsi Ezin benturatuz nago beldur dakion gaizi.
Mirail bat nik ahal banu hala luien donoa Neure gogoa nerakutson sekretuki han barna Han berian nik nakusen harena ere nigana Hutsik ezin egin nezan behinere hargana.
Ene gaizki penazeko hain ederrik sortu zen Gaoaz eta egunaz ere gaizki nizi penazen Harekila bat banadi bihoza zait harrizen Neure penen erraitera are eniz ausarzen.
Ene gogoa baliaki maite bide ninduke Ni errege balin baninz erregina lizate Hura hala nahi baliz elgarreki ginate Haren baurrak eta eniak aurride oso lirate.
Balinetan nik banerro hari neure bihoza Eta gero balin balit respuesta bortiza Dardoak bano lehen liro erdira ene bihoza Duda gabe eror nainde han berian hilhoza
Artizarrak berzetarik abantailla darama Halaber da anderetan ni penazen nuiena Hanbat da eder eta jentil harzaz erho narama zori honian sortu date haren besoan dazana.
Ene gogoa nola baita zuzen iarri hargana Harenere iangoikoak dakarrela nigana Ene pena sar dakion bihozian barrena Gogo hunez egin dazan desirazen dudana
__________
AMOROSEN PARTIZIA
Parti albanengidio hark ezluke parerik Alabana nik eztizit hain hon derizadanik.
Amore bat onhetsi dut guziz soberatuki Ene arima eta bihoza iosi dira hareki Haren irudi ederrori begietan ehoki Harzaz orhit nadinian bihoza doat ebaki.
Nik hargana hanbat dizit amorio handia Harekila egoitiaz ezpaneinde enoia Harganiko partizia ene eihargarria Berriz ikus dirodano bethi malenkonia.
Elas ene amoria nola nuzun penazen zurekila ezin bathuz bihozian errazen Ene gaizki penazeko segur sorthu zinaden Penak oro hon lirate zu bazina orhizen.
Minzazeko zurekila gau bat nahi nikezi Hilabete konpliturik hura luza baledi Arranguren khondazeko asti nuien frangoki Ezeinere beldur gabe egoiteko zureki.
Orai porogazen dizit dakitenen errana Ehork uzi eztazala eskuietan duiena Elas izul albaneza iragan den denbora Segur orai enikezi dudan gogoan beharra
Denbora hartan ohi nizin nik zugatik dolore Orai aldiz zure faltaz muthatu niz ni ere Malenkonia ezitela badukhezu amore Bana ordu bazinduke zenzazeko zuk ere.
Badakizu dolorian partaide niz ni ere Eta zure muthazeko ez ogenik batere Neure gaizki penazeko har zinzadan amore Iagoitikoz ukhenen dut nik zugatik dolore.
__________
AMOROS JELOSIA
Beti penaz izatia gaiz da ene amore Beti ere behar duta nik zugatik dolore.
Amore bat ukhen dizit miragarri jentilik Harekila ninzanian enuien nik faltarik Nik iagoitik ezin nuke hura bezain maiterik Haren minez orai nago ezin hilez bizirik.
Nork baitere amoria niri daraut muthatu Nik eztakit zer den bana estamendu berri du Ohi nola aspaldian nahi ezait minzatu Zerk andere han tuduien behar dizit galdatu.
Sekretuki behar dizit harekila minzatu Ordu hartan iagoitikoz etsai ezpa baketu Niri unsa ezpadagit behar dizit pintatu Ene buruia ziaidazu harendako abastu.
Amoria nor izan da gure bion artian Muthaturik bazabilza ia aspaldi handian Nik zugana dakidala faltatu eztut bizian Biok behin sekretuki nonbait minza gitian.
Ehonere eztakusat nihaur bezain erhorik Nik norgatik pena baitut hark ene eztu axolik zuhur baninz baninzande ni ere hura gaberik Alabana ezin uzi behin ere gogotik.
Jende honak bihoza daut bethiere nigarrez Neure amore xotiltua galdu dudan beldurrez Gaoaz lorik ezin daidit haren gogoan beharrez Gogoan behar handi dizit bethe nnien adarrez.
Iangoikoa edetazu amoria gogotik Eta haren irudia ene begietarik Hark nigana eztaduka unsa leialdaterik Ni ere elikatureniz orai hura gaberik Saroia da lohitu eta eztut haren beharrik Nahi badut ukhenen dut orai ere berririk.
__________
POTAREN GALDAZIA
Andria ieinkoak drugazula orai berdi girade Ni errege balin baninz erregina zinate Pot bat othoi egidazu ezaizula herabe Nik zugatik dudan penek hura meretsi dute.
Eia borrat apartadi nor uste duk nizala Horlako bat eztuk uste nik ikusi dudala Horrelako hiz gaixtorik niri eztarradala Berzer erran albaitiza enuk uste duiana
Andre gaixtoa bazinade nik eznaidi kondurik Ziren zirena baizira zuzaz pena dizit nik Ene ustian eztut erran desonesta den gauzarik Pot bat niri eginagatik ezinduke laidorik,
Hire potak baziakiat berze gauza nahi dik Anderia azti zira nihaurk erran gaberik Bada uzi albainenzak ni holakoz ixilik Horrein gaiz ziraden gero eginen dut berzerik.
Bizi nizan egunetan bada ezitut uziren Nik zer orai nahi baitut heben duzu eginen Uste diat eskuiarki ezizala burlazen Gizon hunek orai nuia heben laidoz beteren Eiagora nik zer daidit zaude ixilik hanbaten
Etai lelo ribai lelo pota franko berzia bego Andria minza albaizinde berze aldian emiago.
__________
AMOREZ ERREKERIZIA
Benedika fortuna ala enkontru hona Orai begietan dizit desirazen nuiena.
Ene maite maitena egidazu zuzena Ioan duzuna ekhardazu ezpa eman ordaina
Nik dakidan gauzarik eztadukat zurerik Lotsaturik iarri nuzu ezpaitakit zegatik.
Eztuzula beldurrik eztukezu perilik Gure auzian ezta izanen zuhaur bezi iuierik.
Eztut egin gaizkirik ukheiteko perilik Ez etare zerengatik behar dudan auzirik.
Bada neure maitia nik diotsut egia Arrobatu nuzu eta balia bekit neuria.
Ni enuzu ohoina arrobazer nizana Orai othoi enadila ogen gabe difama.
Enetako ohoin zira ohoin ere handi zira Nik beharren nuien gauza daramazu zurekila.
Ni enuzu iakintsu klarki erran ezazu Ehork unsa adi zizan nahi balin baduzu.
Gizonak duien maitena bai etare hobena Bihozeko pausuia du eta bere lo huna.
Orai lorik ezin daidit bihozian ez pausurik Haiek biak galdu ditut amoria nik zugatik.
Unsa pensa badezazu gaizki arrobatu nuzu zor handian zaude eta othoi unsa egidazu.
Galdu balin badituzu zeren ogen derautazu Nik dakidan lekhutarik ni baitara eztituzu
Orai egun batetan zenaudela pensetan Hanbat zuzaz amoratu geroz nuzu penatan.
Horla erraitia errax duzu erho bozen badakizu zure pena diozunok nonbait handi bideituzu.
Hanbatere handi tuzu ezin erran nizakezu Egiara baziniaki urrikari nangidizu.
Penak handi badituzu axeterrik aski duzu Sarri sendoturen zira larruiori oso duzu.
Zauri baninz larruian bada axeter herrian Ene mina sendo ezliro zuk baiezi bizian.
Zure irudi ederrak eta maina jentilak Gaizkiago zauri nizi ezi dardo zorrozak.
Bihozian zauri nuzu eta gathibatu nuzu Amoretan har nazazu nik dudana zure duzu.
Ametsetan agerritan ni kugatik doloretan Hiz bat honik erradazu hil eznadin othoi bertan.
Zer nahi duzu darradan gauka horren gainian. Mi nolakorik aski duzu berzerik ere herrian.
Berze oroz gainetik hanbat maite zitut nik Mundu oro uzi niro zure amorekatik.
Albanerra egia nik dut pena handia Sekretuki minza giten biok othoi maitia.
__________
AMOROSEN DISPUTA
Uztazu hurtanzera amore maite Orai partizeko damu ginate.
Amoriak othoi parti gitezen Jendiak diradela hasi bekhaizen Laidok hartu gabe geldi gitezen Jendek irrigarri gerta ezkiten.
Elas amoria ene galduia Iamas zurekila enainde enoia Bizirik partizia pena handia Honein sarri uzi nahi nuzuia.
Nihaurk ere gerthuz maite bazitut Onerizte gabez uzten ezitut Bana ieinkoaren nuzu beldurtu Sobera digizi egin bekhatu.
Orano amorea gazte gituzu Ieinkuaz orhizeko lekhu diguzu Are elgarreki behar diguzu Orai partizeko damu gituzu.
Bekatu honetan hilen bagina Damnatu lukezu ene arima Ezitela engoitik nitan engana Niri phorogurik eztidazula.
Zineste bat dizit gogoan honela Nik nola dadukat amore zugana Ieinkoari ere eder zaikala Hargatik gaizetsi ezkizakela.
Horlako lausenguz uzi nazazu Nola erhoturik narabilazu Othoi zenizauzu niri euztazu Ene gogoa unsa eztakusazu.
Nola diostazu horlako hiza Bethi dadukazu tema borthiza Ioan daraudazu lehen bihoza Gero gathibatu neure gorpuza.
Horlazeko eranzutez uzi nazazu Geldi bazinite nahi nikezu Gure exian ohart badakizkigu Biok iagoitikos galdu gituzu.
Jendiak so daudia bethi gugana Nihaurk sekretuki nator zugana zuhaurk dakikezu noiz den aizina Neke ezaizula jitia nigana.
Pixer ebilia hautsi diohazu zuk ni laido handiz betheren nuzu Othoi zenizaizu niri uztazu Nizaz atseginik ezin dukezu.
Amore maitia diotsut egia zutan diagozu ene bizia Nahiago dizit zure ikhustia Ezi neuretako herri guzia.
Horlako lausenguz uzi nazazu Ixil bazinite nahi nikezu Ieinkoaz orhizeko ordu lukezu Berzerik har ezazu niri uztazu.
Ieinko beldurturik iarri ziraia Halaz despeditu nahi nuzuia Hebetik ioan gabe ene buruia Egin behar duzu ene nahia.
Orai nahi nuzuia heben borxatu Aldi honetan othoi uzi nazazu Berze aldi batez jinen nizaizu Nahi duzunori orduian daidizu.
Haraizinakorik duzu errana Uzi dazanorrek eskuian duiena Nahi duienian eztukeiela Hizak hari bira dugun egina.
Orai egin duzu nahi duzuna Eman darautazu ahalgeizuna Maradikazen dut neure fortuna Zeren jin bainendin egun zugana.
Amore ezitela othoi despara Honat begitartez izul zakizat Ni baitan dukezu adiskide bat Balia dikezit senhar gaixto bat.
__________
ORDU GAIZAREKI HORRAT ZAKIZAT
Orai behar dugia konkista berri Eztei iraganez gomitu handi Hanbat ezirade andere larri Meretsi duzuna narzake sarri.
__________
AMORE GOGORRAREN DESPITA
Andre eder jentil batez hautatu zait begia Herri orotan gauza oroz eztu bere paria Othoize bat banegion larradala egia Biderikan lizatenez ninzan haren grazian
Respostuia eman deraut luzamendu gaberik Kortesiaz hon derizut nik zuri hain segurki Berzerik nitan eztukezu abisazen zitut nik Gazte zoroa nizan arren enukezu hargatik.
Zu gaztia bazirere adimendu hon duzu Nik zugatik dudan pena othoi sendi ezazu zuretako har nazazu bizi nahi banuzu Ni zugatik hil banadi kargu handi dukezu.
Ohoria galzen dela plazergitia gaiz duzu Niri horla erraitia zuri eman eztuzu Gaixteria egitia laido dela dakizu Ni erhoa zu iakintsu beha enakidizu.
Zuhaur nahi bazirade ni segretu nukezu Gure arteko amoria ehork eziakikezu Sekretuki minzazeko othoi bide idazu Enekila minzaziaz gaizik ezin dukezu.
Gaizki egin dadinian jendek sarri dakite Ene gaizki egitiaz enek laido lukeite zu eta ni elgarreki unsa ezin ginate zaude ixilik zoaz horrat eta hobe baitate.
Hiz horrezaz erdiratu deraudazu bihoza Nik zugatik dudan pena hanbat ere handi da zuzaz beraz ezpanadi orai bertan konsola Ene arima ialgiren da falta gabe kanpora.
Arimaren ialgitia neke bandia duzu Orai duzun penegatik zuria egonen duzu Horrelako banitatez niri segur uztazu Probexurik eztukezu eta zinhets nazazu.
Zurekila gaizki baniz nola bizi ninzande Ene bihoz eta arima zurekila dirade Bihoz eta arima gabe ehor ezin lizate zu eta ni elgarreki unsa ahal ginate
Iauna gertuz hik dadukat porfidia handia Ixil endin nahi nikek ala ene fedia Hiz gutitan adi ezak nahi baduk egia Hiretako eztiadukat gertuz neure buruia.
Hori horla lizatela nizin neure beldurra Andriak hon derizanari ezpadaki mesura Ni lehenik eta gero amoros oro galdu da Nik zuri hon baderikut gaizzi eztakizula
Egundano izan daia ni bai dixatakorik Ni amoriak enu maite nik hura ezin gaizetsi Uste dizit narraiola ezin dukedanari Zeren bada hon derizat hon ezteriztanari.
Iangoikoa mutha ezak othoi ene bihoza Amoriaren hark bezala nik eztudan axola Borxaz ere gaizki bano hongi egitia hobe da Nihaurk ere uziren dut hon ezteriztadana.
Andre faltaz eniz hilen balinba ni lehena Oroz etsi behar dizit non baitate hobena Heki ezin medra naite bai gal neure arima Bategatik sarri niro diren oroz arnega.
__________
MOSEN BERNAT EXAPARERE KANTUIA
Mosen bernat iakin bahu gauza nola jinen zen Bearnora gabetarik egon ahal inzanden.
Heldu behar duien gauzan ezta eskapazerik Nik ogenik eznuiela hongigitez berzerik Bidegabek haritu nu bide eznuien lekhutik Erregeri gaizki saldu gertuz ogen gaberik.
Iaun erregek mezu nenzan ioanengion bertarik Gaizez lagola enzun nuien bana nik ez ogenik Izterbegier eneien malizian lekhurik Ioan nendin enagien ogen gabe ihesik.
Balinetan ioan ez aninz ogenduru ninzaten Ene kontra falseria bethi zinhetsi zaten Iustizian enzun baninz sarri ialgi ninzaten Haren faltaz hasi nuzu iaugitiaz doluzen.
Berzen gaizaz zenzazia zuhurzia handi da Izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga Abantallan dabilela albailedi segura Gaiza apart egoiztea bethiere hobe da.
Ni gaixoa etsaiari nihaur jiniz eskura Ene unsa eginak ere orai oro gaiz dira Haren menian ezpanengo nik nukeien zuzena Mirakulu banagi ere orai ene ogena.
Falsu testimoniotik ezin ehor begira Halaz kondemnatu zuten ieinkoa ere hilzera Bekatore gira eta mira eztakigula Balinetan bide gabe akusatu bagira Pazienza dugun eta ieinkoak gizan aiuta Malizian dabilena berak diro mendeka.
Iangoikua zu zirade egiazko iujia zure gortean bardin dira handi eta xipia Nork bait ere egin deraut malizia handia Haier hura othoi barkha niri balia egia.
Iangoikoa zuk begira etsaiaren menetik Nik eniak badakuskit ene gaizaz bozturik zure eskuiaz dakuskidan heiek gaztigaturik Ene gainian eztagiten uste duten irririk.
Iangoikua egin dizit zure kontra bekatu Haiez nahi enuzula othoi heben punitu Erregeri dakidala nik eztizit faltatu Zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.
Zuganako hutseginez nahi banuzu punitu Errege eta berze oro ene kontra armatu Gogo honez nahi dizit zure egina laudatu Eta etsaiak didan pena pazientki haritu Nahiz heben pena nadin arima den saluatu Haiek zer meretsi duten zuhaurorrek ikhustzu.
Penak oro jiten dira ieinkoaren nahitik Eta berak permitizen oro hobenagatik Agian hula ezpanango hil ninzanden engoitik Ene etsaiak galdu ustian ene hona egin dik.
Berak bazu hil dirade ni are nago bizirik Hongi egin uste baitut ohorezki ialgirik Gaiza nola hona ere iauginen da bertarik Gaiz ekhusi eztuienak hona zer den eztaki.
Hongi egitez gaiz sofrituz behar dugu saluatu Pena eta miseria nik enuien dastatu Orai dakit iangoikuak enu nahi damnatu Heben ene penazera zaidanian orhitu Urhe hunak behar dizi suian unsa purgatu.
Bere nahi ezpanindu eninduken punitu Aitak bere haur maitia gaztigatu ohi du Bihi hunak gorde gabe behar dizi xahutu Iangoikoak nizaz ere hala agian egin du.
Mosen bernat pensa ezak karzel hori gaiz bada Nonbait ere ifernuia are gaizago dela Heben hik badukek bana haiek ez nork konsola Penak heben fin dik sarri haienak ez sekulan.
Batre minik heben eztuk lekot ialgi nahia Han direnek bethi die suian pena handia Pena handi izigarri ezein pausu gabia Harzaz orhït adi eta dukek pazienzia.
Berzen gaztigari inzan orai adi gaztiga Pena honez orhit eta hangoa ezak kojita Hebengoaz berzekoa albaheza eskusa Unsa enplegatu dukek heben eure denbora.
Hor balego gaztigairo ihaurk berze guzia Bada orai gaztigezak aldiz eure buria Kirisailuiari nola hiri hel eztakia Berzer argi egin eta errazen dik buruia.
Hiri egin badaraie bidegabe handia Ieinkoari gomendezak eure gauza guzia Hark orori emanen dik bere meretsituia Gaizkigiler pena handi pazienter gloria.
Eztazala gaizeriztez damna heure buruia desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia Ieinkuari egiten duk iniuria handia Hura borrer egiten duk iuje eure buruia.
Zertan iuia hik baitazak eure izterbegia Hartan kondemnazen dukek ihaurk kure buruia Eta hartan eztakidik eskusarik balia Erakustak ehonere nor den ogen gabia.
Iangoikua orai dizit egiteko handia Hiri honetan eriozez hilzen duzu jendia Gathibutan hil enadin gizon ogen gabia Osorik othoi ialgiteko zuk idazu bidia Izterbegiak eztagidan gibeletik irria Ogenduru zuian eta han galdu dik bizia.
Libertatia nola baita gauzetako hobena Gathibutan egoitia hala pena gaizena Ni bezala eztadila othoi ehor engana Ez etare hiz orotan fida ere gizona Iangoikua zuk begira niri ere zuzena.
Amen.
__________
KONTRAPAS
Heuskara ialgi adi kanpora
Garaziko herria Benedika dadila Heuskarari eman dio Behar duien thornuia.
Heuskara Ialgi adi plazara
Berze jendek uste zuten Ezin skriba zaiteien Orai dute phorogatu Enganatu zirela.
Heuskara Ialgi adi mundura
Lengoajetan ohi inzan Estimatze gutitan Orai aldiz hik behar duk Ohoria orotan.
Heuskara Habil mundu guzira
Berzeak orok izan dira Bere goihen gradora Orai hura iganen da Berze ororen gainera.
Heuskara
Baskoak orok preziatzen Heuskara ez iakin harren Orok ikasiren dute Orai zer den heuskara.
Heuskara
Oraidano egon bahiz Inprimitu bagerik Hi engoitik ebiliren Mundu guzietarik.
Heuskara
Ezein ere lengoajerik Ez franzesa ez berzerik Orai ezta erideiten Heuskararen parerik.
Heuskara Ialji adi danzara.
__________
SAUTRELA
Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara
O heuskara lauda ezak garaziko herria Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena Orai aldiz izaneniz orotako lehena.
Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden Bana haien lengoajiaz berze oro burlatzen Zeren ezein skripturan erideiten ezpaitzen Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.
Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia Ezi huien lengoajia izanen da floria Prinze eta iaun handiek orok haren galdia Skribatus halbalute ikhasteko desira.
Desir hura konplitu du garaziko naturak Eta haren adiskide orai bordelen denak Lehen inprimizalia heuskararen hura da Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.
DEBILE PRINCIPIUM MELIOR FORTUNA SEQUATUR
__________
Extraict des regestes de Parlement
Svpplie humblement Françoys Morpain, maistre Imprimeur de ceste ville de Bourdeaulx, que pour imprimer vn petit tracte intitule, Linguæ vasconum primitie, luy a conuenu faire plusieurs fraiz & mises. A ceste cause plaise a la Court inhibitions estre faictes a tous les Imprimeurs libraires de ce Ressort de imprimer ou faire imprimer le dict Tracte, & a tous marchans de nen vendre dautre impression dans troys ans a peine de mil liures tourñ. & ferez iustice. Veue laquelle requeste la court faict les inhibitions requises par le dict Morpain a peine de mil liures tourñ. Faict a Bourdeaulx en Parlement le dernier iour Dapuril, mil cinq cens quarante cinq.
Collation est faicte, De Pontac.