Fueruen alde
From Wikisource
Oharra: Xenpelarren bertso guztiak jabetza publikokoak dira, duela 100 urte baino gehiago hil zelako. Hemengo bertsoak Bertso jarriak liburutik hartutakoak dira, jabetza publikoko Klasikoen gordailua bilduman dagoena.
- Milla zortzireun eta
- irurogei ta zortziyan
- asunto bat asi da
- gure probintziyan;
- gerra kalte degunak,
- nere iritziyan,
- euskal erriyak gauden
- lengo dezentziyan.
- Oraiñ urte berriyan
- sartuak gerade,
- bañan lengo zarrian
- asiyak dirade;
- lege onetan gauden
- ganbiyatu gabe,
- iñor egin eztedin
- euskaldunen jabe.
- Araba ta Bizkaiak
- legezko indarrak,
- Gipuzkoan ez gaude
- laguntzalle txarrak;
- ona iru probentzi
- kantabriatarrak,
- sostenitu ditzagun
- lengo fuero zarrak.
- Guk pakia nai degu
- ez gerrarik emen,
- zarrak eman ziguten
- giyamentuan len;
- mudantzak asi dira
- egun gutxi barren,
- anparatu gaitzala
- Jaungoikuak arren!
- Nere kristau fielak,
- legi au guardatu,
- mudantza berririk ez
- memoriyan artu;
- zer egin bear degun
- orra enkargatu,
- bizirik ez gaitezen
- infernuan sartu.
- Orra klaruan esan
- nere ditamena,
- umiltzia nai nuke
- gaizki dabillena;
- gerrak askorentzat du
- ondorian pena,
- pakian konpontzia
- gauzarik onena.
- Liberalak diyote
- egoteko umill,
- lengo lege zarrikan
- eztutela nai ill;
- gu tontuak bagiña
- oiek beti abill,
- oraindik asuntua
- fandanguan dabill.
- Erregiña emendik
- bialdu ta sarri
- asunto bati digute
- askorentzat jarri;
- zertarako dabiltzan
- kausari igarri,
- begiratu nola dan
- asiera orri.
- Notiziya gaiztuak
- dirade azaldu,
- kristau fielak ori
- egin bear al du?
- lengo legerikan nai
- ezpazuten galdu,
- jesuitak zertako
- kanpora bialdu?
- Legiaren kontrako
- makiña bat etsai
- azi txarrak banatzen
- kanpuetan lasai;
- sazerdoterik iñork
- eztu ikusi nai,
- pikardiyan dabiltzan
- majaderuak bai.
- Debaldekua dala
- aur bataiatzia,
- gañera iltzen dana
- enterratutzia;
- ezpazaie tokatzen
- jornalik artzia,
- alferrik da orduan
- estudiatzia.
- Barbero, mediku ta
- letraduai galde
- ia ote dabiltzan
- jornalikan gabe;
- lanian trabajatzen,
- gorputza debalde,
- iñor ezta alferrik
- enpeñatu zale.
- Jornala irabazten
- daukan enpleuan,
- apaizak ere ala
- dirade munduan;
- zeñi beria kendu
- biar dan moduan,
- oientzat zer esanik
- eztago orduan.
- Nastuta gabiltzanak
- alkargana bildu,
- Jaunaren justiziyan
- obe da umildu;
- gerrari laga eta
- pakiari eldu,
- inozente gaudenak
- ez gaitezen galdu.
- Alkar ezin ikusi,
- au mundu argala!
- uste degu betiko
- jaiuak gerala;
- alferrik da artzia
- indarraren gala,
- aingeru guardakuak
- anpara gaitzala.
- Kortian jarri berri
- gizon bat umilla,
- berari entregatu
- ezpata ta silla,
- etsaiaren indarra
- utzi dezan illa;
- ori deseatzen det
- ala izan dedilla.